Zipreko gatazka

Zipreko gatazka
Zipreko uhartearen satelite bidezko irudia
DataXIX. mendea - gaur egun
LekuaZipreko uhartea
EgoeraKonponbide bila
Gudulariak
Zipreko Errepublikako bandera
Zipreko Errepublika

Grezia Grezia
Europar Batasuna Europar Batasuna
Ipar Zipreko Turkiar Errepublikako bandera
Ipar Zipreko Turkiar Errepublika

Turkia Turkia
XX. mendean Erresuma Batuak ere bete-betean parte hartu zuen gatazkan.

Zipreko gatazka XIX. mendean hasi eta gaur egun arte dirauen gatazka etniko eta politikoa da[1]. Zipre uharteko bi komunitate nagusiak ditu protagonista (greko-zipretarrak eta turko-zipretarrak) eta liskarrak sortu dituzten arazo korapilatsuenak estatuaren eraketa, botere banaketa eta 1974ko turkiar inbasioak eta okupazioak eragindako kalteak dira[2]. Auzian garrantzi handia duten beste aktore batzuk ere badira, hala nola, Grezia, Turkia, Erresuma Batua, Nazio Batuen Erakundea eta, azken urteotan, Europar Batasuna[3][4].

Gatazka Otomandar Inperioaren eta Britainiar Inperioaren aurkako askapen borrokarekin hasi zen. XX. mendearen hasieran greziar biztanleen helburu nagusia Enosisa gauzatzea zen, hau da, Zipre Greziarekin bat egitea. Horretarako, aurretik Kretak, Joniako uharteek eta Dodekanesok egin zuten bezala, greko-zipretarrek kanpoko agintearen kontra egin zuten[1]. Hala ere, gatazka berehala bihurtu zen Zipreko bi komunitate nagusien arteko borroka, batez ere 1960an uharteak independentzia lortu zuenetik aurrera.

1974an inflexio-puntua iritsi zen, estatu-kolpearen ondoren Turkiak uhartearen iparraldeko zatia indarrez bereganatu zuenean. 24 egunetan turkiarrak uhartearen %36,2ren kontrola izatera pasa ziren[5]. Okupatutako lurraldeko biztanleen %82 greko-zipretarrak ziren, baina homogeneotasun etnikoa lortzeko asmoz turkiarrek hegoaldera kanporatu zituzten[6]. Turkiak aurrera eraman zuen garbiketa etnikoak 180.000-160.000 errefuxiatu utzi zituen eta uhartea bi zatitan banatuta gelditu zen[7][8]. 1983an Ipar Zipreko Turkiar Errepublikak independentzia aldarrikatu zuen, Turkiak baino onartzen ez duena[2]; izan ere, nazioartean Zipreko Errepublika jotzen da uharte osoaren de iure jabetzat, nahiz eta de facto iparraldea Turkiaren okupazioaren mende egon. Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren arabera, Ipar Zipre Turkiaren estatu txotxongiloa da[9][10].

Zipreko komunitateen arteko liskarrak konpontzeko eta gatazkari irtenbide politikoa emateko saiakera ugari egin dira, horien artean nabarmenenak Nazio Batuen Erakundearen eskutik iritsi dira. Hala ere, elkarrizketa eta proposamen guztiek oraingoz porrot egin dute[11]. Helburua lortzetik gertuen gelditu zena Annan Plana izan zen, baina 2004an ospatu zen erreferendumean greko-zipretarrek ezezkoa eman zioten[1]. Gaur egun bi aldeen arteko harremana epelagoa da eta uhartearen zatiketari eta gatazkari irtenbidea emateko elkarrizketek aurrera jarraitzen dute[12].

  1. a b c Urrutikoetxea, Urtzi (2014.02.23). "Zipre, independentzia eta 'enosis'-a". Berria. 2021.08.12
  2. a b Urrutikoetxea, Urtzi (2016.11.27). "Zipre, ezin batasuna lortu". Berria. 2021.08.12
  3. Beloki, E. eta J.P. Massias (2009). "Euskal Herriko lurralde gatazka: europar aukera zehazteko bidean". Jakin aldizkarian, 175. zbk., 89-114. or. (Zipreri buruzko zatia: 105-110. or.) 2022.03.30
  4. (Ingelesez) Amin, Bayes Rascheed (2021.05.11). "Cyprus conflict: How could be Resolved and Reunified?". Modern Diplomacy. 2021.08.12
  5. (Ingelesez) Kyritsi, T. eta Nikolaos Christofis (2018). "Cypriot Nationalisms in Context: History, Identity and Politics". Palgrave Macmillan. (Zipreri buruzko zatia: 12. or.) ISBN 978-3-31997-803-1
  6. (Ingelesez) Zipreko Errepublikako Kanpo-harremanetako Ministerioa (2005.02.22). "Memorandum by the Ministry of Foreign Affairs of the Republic of Cyprus regarding the Foreign Affairs Committee of the United Kingdom Parliament Report on Cyprus". 2021.08.12
  7. (Ingelesez) Chan, Sewell (2016.11.07). "Cyprus: Why One of the World’s Most Intractable Conflicts Continues". The New York Times. 2021.08.12
  8. (Ingelesez) Asmussen, Jan (2004). "Cyprus after the failure of the Annan-Plan". European Centre of Minority Issues (ECMI). 2022.03.18
  9. (Ingelesez) Milano, Enrico (2006). "Unlawful Territorial Situations in International Law: Reconciling Effectiveness, Legality And Legitimacy". Martinus Nijhoff Publishers. (Zipreri buruzko zatia: 146. or.) ISBN 978-9-00414-939-7
  10. (Ingelesez) Gill, Terry. D. (2016). "Yearbook of International Humanitarian Law (18. zbk., 2015)". Springer. (Zipreri buruzko zatia: 58. or.) ISBN 978-9-46265-141-8
  11. (Ingelesez) Palley, Claire (2006). "An International relations debacle: the UN secretary-general's mission of good offices in Cyprus: 1999 – 2004". Oxford: Hart Publ. ISBN 1-84113-578-X
  12. Aperribai, Julen (2021). "Zipre batzeko elkarrizketek huts egin dutela aitortu du NBEk". Berria. 2021.08.15

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search